XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jesusek erantzun: - Hau da Jaungoikoak nahi duen egintza: Sinets diezaiozuela Berak bidali duenari.
Haiek orduan: - Zer ezaugarri egiten duzu Zuk, hura ikusita guk Zuregan sinets dezagun?
Zer egiten duzu?
Gure gurasoek basamortuan mana jan zuten;
Jesusek erantzun zien: - Egi-egiaz diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia; nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia; Jaungoikoaren ogia bait da zerutik jaisten dena eta munduari bizia ematen diona.
Orduan haiek: - Jauna, emaguzu beti ogi horretatik!
Jesusek erantzun: - Ni naiz biziaren ogia; Niregana datorrena, ez da gosetuko; eta Niregan sinesten duena, ez da behinere egarrituko; baina Nik esan bezala, ikusi nauzue, eta ez duzue sinesten.
Aitak ematen didan guztia Niregana etorriko da; eta Niregana datorrena ez dut kanpora botako.
Zerutik ez bait naiz jaitsi nire nahia egiteko, bidali nauenaren nahia baizik.
Eta hau da Ni bidali nauenaren nahia: Eman didanetik, ez dezadala ezer gal, baizik-eta biztu dezadala azken egunean.
Hau da nire Aitaren nahia: Semea ikusten duenak eta Harengan sinesten, izan dezala betiko bizia; eta Nik biztuko dut hura azken egunean.
Judutarrak Jesusentzat marmarrean ari ziren,
Honela zioten: - Hau ez al da Jesus, Joseren semea?
Ez al ditugu ezagutzen Guk honen aitamak?
Nola dio, bada, orain, zerutik jaitsia dela?
Jesusek erantzun zien: - Ez ari marmar zuen artean.
Ez daiteke inor Niregana etorri, bidali nauen Aitak ez badakar.
Eta Nik biztuko dut hura azken egunean.
Profetetan idatzirik dago:
Aitari entzun, eta Haren erakutsiak ikasten dituena, Niregana dator.
Inork ez du ikusi Aita, Jaungoikoarengandik datorrenak baizik; Horrek, bai, ikusi du Aita.
Egi-egiaz diotsuet: Sinesten duenak ba du betiko bizia.
Ni naiz biziaren ogia.
Zuen gurasoek basamortuan mana jan zuten eta hil egin ziren; (...).